Meabe Plaza, Miren Agur

Meabe Plaza, Miren Agur
Lekeitio, 1962.

Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzien espezialitatea lortu zuelarik, eta Euskal Filologiako lizentziatua ere bada. Irakasle bezala aritu zen zenbait urtez Bilboko ikastola batean (Kirikiño). Argitalpen zuzendaritzan eta kudeaketan lan egiten du, 1990 urteaz geroztik, Giltza-Edebé taldea argitaletxean .

  1. urtean Uneka... Gaba (Labayru) narrazio liburua eman zuen argitara. 1990ean Lasarteko Udalaren poesia saria irabazi zuen. Horretaz gain, beste literatur sari batzuk jaso ditu: Imajina ezazu Euskadi saria (1997) Ohar orokorrak poesia liburuari esker; 2001. urteko Kritika saria, Azalaren kodea olerki lanarekin eta 2002ko Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea gazte literatura generoan oinarritutako narrazioarekin.

Era guztietako literatur generoak landu ditu: ipuina, poesia, iritzi-artikulua, itzulpena, haur eta gazte literatura. Bere lanetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte.

  1. urtean Txalaparta argitaletxearen Gutiziak argitalpena koordinatu zuen: hogei euskal emakume idazleen lanak jasotzen zituen liburua.
  2. Azalaren kodea liburuak, non maitasun eta sexualitatearen gaineko poemak dastatu daitezkeen, iruzkin ugari jaso ditu. 

Birritan jaso du gazte literaturako Euskadi saria: Itsaslabarreko etxea (2002), edo Urtebete itsasargian 2006). Azken horrek Liburu Gaztea ere jaso zuen.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2006an, eta 2007an Lauaxeta saria eman zion Bizkaiko Aldundiak, ibilbide literario eta profesionalari.

Hainbat literatur jardunalditan parte hartu du, hala nola, 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, Emakume Poeten Nazioarteko Kongresuak (Donostia, 2002 eta 2007; Gasteiz, 2005), XXI. Vjlenica Jaialdia (Eslovenia, 2006), Edinburg Eisteddfod (2007), Vienako Cervantes Institutuan (2008) edota Santa Barbara eta Renoko Basques  Studies Centres-etan.

 Beste egile batzuekin batera agertzen da hainbat lan eta antologiatan, eta bere testuetako batzuk beste hizkuntza batzuetara eta brailerra itzuli dituzte.

Azalaren kodea liburuak, non maitasun eta sexualitatearen gaineko poemak dastatu daitezkeen, iruzkin ugari jaso ditu. Hona hemen Iratxe Gutierrezek Idatz & Mintz aldizkarian argitaratutakoa.

Hainbat literatur jardunalditan parte hartu du, hala nola, 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, 2005eko VIII. Nazioarteko Emakume Poeten Kongresua (Gasteiz) edo Vilenjcako Literatur Jaialdian (Slovenia), 2006an.

Bibliografia

·    Afrikako ahozko literatura, memoria kolektibotik kritika socialera, Karmel 2000-1, 118-121.
·    Afrikar atea, Karmel 2006-4, 150-152.
·    Ana eta desira izoztuak, Karmel 2000-2, 120-125.
·    Asteburua Landetan, Karmel 2000-4, 84-85.
·    Azken geldera, Karmel 2005-4, 102 (olerkia).
·    Erabakia, Karmel 2000-2, 137 (olerkia).
·    Erreginaren heriotza eta piztuera, berak kontatuak, Karmel 2000-2, 134-136 (olerkia).
·    Eusebio Erkiagaren nobela, Karmel 1993-3, 75-97.
·    Ezin naitut idatzi, Karmel 1999-4, 141 (olerkia).
·    Gainerakorik ez, Karmel 2000-2, 130 (olerkia).
·    Hotza, Karmel 2005-4, 103 (olerkia).
·    Hutsik gabeko hutsune soila, Karmel 1999-4, 143 (olerkia).
·    Igaroko da, Karmel 2005-4, 105 (olerkia).
·    Ihesaren kantua, Karmel 2000-2, 129 (olerkia).
·    Inurria I, Karmel 2005-4, 100 (olerkia).
·    Inurria II, Karmel 2005-4, 104 (olerkia).
·    Isiltuasunaren geografia, Karmel 2005-4, 107 (olerkia).
·    Itxi zitzaidan aspaldi, Karmel 1999-4, 142 (olerkia).
·    Itzulera, Karmel 2000-2, 136 (olerkia).
·    Itzulera, Karmel 2005-4, 102 (olerkia).
·    Kanposantuko kluba, Karmel 2005-4, 105 (olerkia).
·    Kodea, Karmel 2000-2, 131 (olerkia).
·    Maitasuna, Karmel 1999-4, 140 (olerkia).
·    Momifikazioa, Karmel 2005-4, 103 (olerkia).
·    Nire ase ezinaren euli mizkina, Karmel 1999-4, 141 (olerkia).
·    Nire olerkia da nik neuk eraikitako klaustroa, Karmel 1999-4, 139 (olerkia).
·    Oihua, Karmel 2000-2, 133 (olerkia).
·    Ostera laburra, Karmel 2005-4, 106 (olerkia).
·    Plazakoa, Karmel 2000-2, 132 (olerkia).
·    514. gela, Karmel 2005-4, 102 (olerkia).
·    727. gelako besalkia, Karmel 2005-4, 101 (olerkia).

BIBLIOGRAFIA

KARMELetik kanpo argitaratuta

Poesia:

 -Oi, hondarrezko emakaitz, Labayru, 1999.

-Azalaren kodea, Susa, 2000. -Poetikak & Poemak (Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez eta Kirmen Uriberekin batera), Erein, 2005.

Haur eta gazte literatura:

 -Bisita, Gara, 2001.

 -Itsaslabarreko etxea, Aizkorri, 2001.

 -Joanes eta Bioletaren bihotza, Elkar, 2002.

 -Etxe bitan bizi naiz, Elkar, 2003.

 -Nola zuzendu andereño gaizto bat, Giltza, 2003.

 -Amal, Gara, 2003.

 -Supositorioak otsoarentzat, Giltza, 2006.

 -Urtebete itsasargian, Elkar, 2006.

 -Izar bat zopan, Giltza, 2008.

 -Zer da, ba, maitasuna?, Elkar 2008.

 

Narratiba:

 -Uneka… gaba, Labayru, 1986 (ipuinak).

 

Lan itzuliak:

 -El código de la piel, Bassarai, 2002 (Itzultzailea: M.A. Meabe eta Kepa Murua).

 -El codi de la pell, Edicions 96, 2006 (Itzultzailea: Maria Josep Escrivà).

 -Cómo corregir a una maestra malvada, Edebé, 2003.

 -Vivo en dos casas,¿y qué?, Editores Asociados, 2003. (Katalanez, galegoz, aragoieraz eta asturieraz).

 -La casa del acantilado, Edebé, 2004.

 -Supositorios para el lobo, Edebé, 2006.

 -Una estrella en la sopa, Edebé, 2008.

 -Un año en el faro, Lóguez, 2008.

 

SARIAK

 1991 Lasarte-Oriako udala, Oi, hondarrezko emakaitz! poesia-lanari.

1997 Imajina ezazu Euskadi, Ohar orokorrak poesia-lanari.

2001 Kritika Saria, Azalaren kodea poema-liburuari.

2002 Euskadi Saria, Itsaslabarreko etxea gazte nobelari.

2007 Euskadi Saria, Urtebete itsasargian gazte nobelari.

2007 Lauaxeta Saria (ibilbideari, ohorezkoa).

2008 Liburu Gaztea (DBHko ikasleek emana, Urtebete itsasargian lanari).