Urteaga Garmendia, Joxemari

Urteaga Garmendia, Joxemari

Lazkao, 1961.

Ikasketak amaitu eta, kresalaren usainak erakarrita, Ondarroan bizi da aspaldidanik, bertako Zubi Zahar ikastolan irakasle bezala lan eginez.

Herriko Bolo Bolo aldizkarian idatzi ohi du, ikas-liburugintzan ere aritua da, eta literaturan hainbat sari irabazi eta zenbait ipuin ditu han-hemen argitaratuak.

2001ean argitaratu zuen bere lehen nobela Ordaina zor nizun (Elkarlanean); nobela beltz honetan izenpetu gabeko gutunak jasotzen dituen argazkilari baten historia kontatzen du, gutunotan hildakoren bat agertzen duten ipuinak daude.

Aurretik, zenbait ipuin zituen argitaraturik Urteagak. Hala nola, Tene Mujika lehiaketan 2. saria 1989an, eta akzesit berezia 1991n; "Barre eta Irri" sailean sari banatua 1991n eta hurrengo urtean lehen saria. 1993an Augustin Zubikarai ipuin saria irabazi zuen eta 2000n Testamentu saria eskuratu.

Honez gain, 1986an Ehun jolas eskolarako (Erein) liburua idatzi zuen.

Bibliografia

·    Lurtarra da Maria Zulaikaren begiratua. Biximodu gogor baten testigantza eta liburu baten giltzarri, Karmel 2005-2, 129-145.
·    Motzetik, Karmel 2007-1, 81-89.
·    Postariak bi bider?, Karmel 2006-2, 126-140.
·    Zerbait egin beharra dago, Karmel 2003-4, 114-118.

KARMELetik kanpo argitaratuak

BIBLIOGRAFIA

 IKERKETA-BILKETAK 

-100 jolas eskolarako. Erein, Iturriaga saila, 1986

 -Cicerone. Cicerone programarako Ondarroa eta Berriatuari buruzko elementu arkitektoniko zenbaiten osaketa (Andra Mari, Likona, Sta. Klara kofradia, Zubi Zaharra, Gorozika auzoa; S. Pedro). 2004

 NOBELAK

 -Diamantezko miraria. Elkar, 2006

 -Ordaina zor nizun. Elkar, 2001

 IPUINAK

 -Hilpuinak. Elkar, 2007

 -Kirikinoaren sekretua. Ametsetarako hitzak (Hitzaren inguruan talde lanean argitaratzeko liburua) 2007

 -Zalantzak. Hitzalean (Hitzaren inguruan talde lanean argitaratzeko liburua) 2008

 -Piper punttua. Marmitako lehiaketa - aldizkaria, 2001

 -Parrak eta inparrak. Elgacena (Lizarra), 1997

 -Isuri gabekoak. Augustin  Zubikarai II. narrazio saria, 1993 (1. saria)

 -Oroiminez (eta amorruz), Tene Mujika, 1991 (Elkar)

 -Gaixotasunaren marrazkian eguzkia urdina da. Tene Mujika, 1990 (Elkar)

 -Euria hitzak ez du bustizen. Tene Mujika, 1989 (Elkar)

 ARTIKULUAK

 -Itsas-aize. Augustin Zubikarain heriotzean. Berria, 2004

 -Itsas-aize. Augustin Zubikarain heriotzean. Arranondo, 2004

 -Simenonen hatz-marka. Egunkaria, 2003

 -Plazerezko irakurketa. Egiteko prest aldizkaria, 2002

 MUSIKATZEKO LETRAK

 -Soinuak olgetan. Unanue Kamara Koralerako letra. 2009

 -Udazkeneko neskatxa. Moon River (Henry Mancini) doinuari hitzak. Xemeingo abesbatzarentzat. 2004

 -Euskeraz bizi nahi dut. KMK’03 / Kilometroak 2003. Drindrots -taldeak musikatutako letra

 -Kantaize. Abesti baterako letra, 2002. Jabier Ituartek -musikatua, 2006

 -Ondarruko itsas-lamiak. Unanue Kamara Koralerako letra. 2001

 -Zilar jantziaz urteak. 25 urte akordeoiaren magalean. Unanue Kamara Koralak eskatuta, Xalbadorren heriotzan doinuarekin. 2001

 -Der Vogelfänger bin ich ja. (Mozart-en La flauta mágica) letra euskaraz egokitua. 2000

 -Ein Mädchen oder Weibchen wünscht. (Mozart-en La flauta mágica) letra euskaraz egokitua. 2000

 

EMANALDIAK

 -Hitzetan hitz. Ipuin eta poesia irakurketa. (Leire Bilbao, Ana Urkiza eta Iñas Urrosolorekin). 2000

 -Argiuneak. Unanue Kamara Koralarekin elkarlanean. Musika korala eta literaturaren uztarketa. 2002

 -Itxaropena beti argi. Eustakio Mendizabal Benitori (Txikia) omenaldirako irakurketa prestaketa, Jon Aranok apaildu eta Susak argitaratutako Hitz etena liburua oinarritzat hartuz. 1998

 ALDIZKARIAK

 -Bolo bolo aldizkaria

 -Elkarrizketak

-Artikuluak

-Itzulpenak

-Ondarroa literaturan txokoa

-Euskal eta munduko literaturari buruzko aipamenak.

-Gazte literaturako gomendioak.

 -Bestelakoak

 -Arantzazu. Linterna Gorria, BBK, 2005

 -Tailerrerako bidean (poesia). Linterna Gorria, BBK, 2004

 -Lur bila. Genozidioari buruzko emanaldirako testua, Ondarroa 2003

 -Hitza eta Ekintza. Eustakio Mendizabal Txikiari buruzko testua, 2001

 -Cuauhtémoc. Azken Agurra testamentu lehiaketa, 2000. 1. saria

 -Presoei omenaldia. Joseba Sarrionaindia, Eustakio Mendizabal “Txikia”, Bertolt Brech, Jon Mirande, Bitoriano Gandiaga eta Puerto de Santa Mariako presoen lanekin atondutako testua. 2000

 -Barre eta Irri. (1. saria.). Ondarroako Kultur Etxea, 1992

 -Barre zirika. (1. sari banatua). Ondarroako Kultur Etxea, 1991