Maya Urroz, Ainara
Irun, 1976. Euskal Filologian lizentziatu zen 2002an, eta irakaskuntzan ibili da hainbat euskaltegitan eta eskolatan. “Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa” masterra egin du 2002tik 2004ra. 2006tik 2008ra bitarte UNEDen “Idazle Eskola” graduondokoa egin du. Gaztetatik hasi zen egunerokoa idazten lehen aldiz atzerrira atera zelarik 1995ean Alemaniara alemana ikastera, eta txikitatik poesia-begirada lotsatia eta isila izan du. Ahozkotasunean oso iaioa ez zenez, poesia idazten hasi zen gaztea zela, eta geroztik idazten du, egunero. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, hala nola, Info 7 irratian, Garan eta Antxeta irratian. Gara egunkarian literatura-kritikari ibili da. Aldizkari ezberdinetan ere parte hartu izan du: Irungo gaztetxoen aldizkaria, Irunero, Ttipi Ttapa, Maiatz, Egan. EgunHABEko didaktika teknikari dabil Donostian; baina itzultzailea, idazlea eta olerkaria ere bada, eta euskararen irakaskuntzan ere aritua da. 2004an Santiago Gamboaren “Perder es cuestion de metodo” eleberri beltza euskaratu zuen (Galtzea metodo kontua da, Txalaparta, 2004). 2012an, “Chansons d’amour-ilargi beterik gabeko gauak” bere lehen poema liburua argitaratu zuen, Maiatz argitaletxearen “Uhargi” bildumaren barruan.Beste bi liburu hauek ere argitaratu ditu:
- MUXUAK poema-bilduma. Zortziko argitaletxea. 2018
- PEPITO, BIZIMINAREN ETA MAITEMINAREN TXINPARTA biografia. Maiatz. 2019.
- PEPITO, BIZIMINAREN ETA MAITEMINAREN TXINPARTA biografia. Maiatz. 2019.
Bibliografia - Karmel
- Bihar etzi atzo da
- Olerkiak: Ainara Maya Urroz .
- Ainara Maia Urroz
- Ainara Maia Urroz: Olerkiak
- POESIA baino gehiago, lagunARTEA
- 2022ko KARMEL aldizkariaren urteroko batzarra eta oturuntza. Markina gainean Beti alai!
- Oreneta
- EUSKAL GOGOA BIZIRIK. Gertaera, istorio eta pasadizoak...
- 22garren “Hatsaren Poesia” egunaren kronika poetiko bat
- Udako nobedadea: “oroimenezko igandeak,
- Joka gaiten oneski. Plaza epaile beti
- 2019ko KARMEL aldizkariaren urteroko batzarra eta oturuntza.
- Historia mitologiarekin nahasten den puntuan: Mazedonia,