Gallastegi, Cesar

Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta bertan gelditu zen, hasieran bekadun eta gero irakasle. Bitartean, zuzenbideko master bat, hainbat graduondoko ikasketa eta Zientzia Politikoetako lizentziatura eskuratu zituen. Euskararen ohiko titulu eta ikasketak ere landu zituen.
Unibertsitateko eskuliburu, lege-testu eta abarretan parte hartu du, zuzenbideko eskolak euskaraz eskaini daitezen. Horrez gain, euskararen eta zuzenbidearen arteko harremanei buruz ikertu eta idatzi du.