Baez Mujika, Josu
Arimasagasti baserrian(IDIAZABAL) jaio zen (1953) Ezkondua eta bi semeren aita. 2007an IPARRAGIRRE saria jaso zuen poesia sailean ZIZELATZE ISILA lanarekin. Bermingham-ek argitara zion 2008 an. Bigarren poema liburuak, HARUNTZ BIDEETAN HONUNTZ izenekoak, HIRIA LIBURUAK, S.L. argitaletxean ikusi zuen argia 2008an. Hirugarrena bezalaxe, LAU ERREKA izenarekin. Fraide ikastetxetan ikasitakoa, eta idazteko griña han sortua. Poesia irakurle gisara Kavafis, Holderlin, B.Brecht, Allberti, M. Hernandez edota Garcia Lorca ditu gustoko, eta gerraondoko poeta euskaldunak, Orixe, Mirande, Gandiaga, J.A. Artze, X.Leta, etb. Gogokoen aipatzen ditu G.Arestiren “Maldan Behera” eta Juan Mari Lekuonaren “Mimodramak eta ikonoak”. EGAN aldizkariko kolaboratzaile izan zen 1983-84 bitartean, lantxo batzuk argitaratuz Juan San Martin zenaren eskutik.