Bilbao, Leire

Bilbao, Leire
Ondarroa, 1978.
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da. 2001etik aurrera BBKn ari da lanean. Bertsotan aritzen zen gaztetan eta orain egokitzen zaionean, gai-jartzaile lanetan.

Hainbat komunikabidetan kolaboratu du, hala nola, Euskadi Irretia, Deia edo Berria egunkarian zutabegile. Aldizkari ezberdinetan ere parte hartu izan du.

2006an argitaratu zuen bere lehen liburua Ezkatak (Susa, poesia). Eta 2008an, Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, haur literatura) argitaratu zuen. Ondoren idatzi ditu Komunean galtzen naiz (Elkar, 2007) eta Markel gelazikin (Elkar, 2008). 2009an Martin egon geldi argitaratuko da.

Bibliografia

· Aspaldian ez zaitut ikusi, Karmel 2006-1, 114 (olerkia).
· Aurkitzen dudanean, Karmel 2003-3, 103 (olerkia).
· Betazalak, Karmel 2005-2, 146 (olerkia).
· Biluzik, Karmel 2006-1, 113 (olerkia).
· Bisita, Karmel 2003-3, 104 (olerkia).
· Esku ahurreko arrainak, Karmel 2005-2, 147 (olerkia).
· Euri egunak, Karmel 2006-1, 115 (olerkia).
· Euskal Herriko bertsolarien txapelketa 2001, Karmel 2002-1, 56-70.
· Geltokian II, Karmel 2003-3, 105 (olerkia).
· Geltokian, Karmel 2003-3, 102 (olerkia).
· Hostokatzen, Karmel 2003-3, 102 (olerkia).
· Hozkailuan hitzak, Karmel 2006-1, 119 (olerkia).
· Ilargiko kontu eramailea, Karmel 2000-1, 157-158 (olerkia).
· Itzuli gabe itzuliak, Karmel 2005-2, 148 (olerkia).
· Lagatako gauzen artean, zu, Karmel 2006-1, 117 (olerkia).
· Margoz, Karmel 2006-1, 118 (olerkia).
· Nire zerua ez da zurea, Karmel 2003-3, 104 (olerkia).
· Nola oroitu zutaz, Karmel 2005-2, 149 (olerkia).
· Orain, Karmel 2006-1, 116 (olerkia).
· Udazkeneko zerua, Karmel 2003-3, 103 (olerkia).
· Urrun, Karmel 2003-3, 105 (olerkia).